Mundua -

Afganistanen

Hiru lagun hil dira Karzairen anaiaren hiletaren atentatu batean

Ahmad Wali Karzai Afganistango presidentearen anaiaren oroimenez Kandaharreko mezkita batean egindako zeremonian izan da eztanda. Wali Karzai joan den asteartean erail zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost lagun hil dira Kandaharreko (Afganistan) mezkita batean Ahmad Wali Karzai Afganistango presidentearen anaiaren oroimenez egindako zeremonia batean izandako atentatu suizida baten ondorioz.

"Bonbak Hekmatula Hekmat Kandaharreko Ulemen Kontseiluaren presidentearen heriotza eragin eta 11 lagun baino gehiago zauritu ditu", azaldu du Afganistango Gobernuaren prentsa-bulegoak.

Karzairen senitartekoak eta Gobernuko ordezkariak bertan baziren ere, Hikmat izan da hildakoen artean goi-kargudun bakarra. Eztanda momentuan, Karzai presidentea ez zegoen bere anaiaren hileta-elizkizunean. "Dakigunez, Kabuleko ordezkaritzaren kide bat ere ez ditu zauririk jaso", argitu du Gobernuko iturriek.

Antza, atentatu suicidaren egileak durbantearen azpian gorde zituen lehergailuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea