Mundua -
Ostegunean gertatu zen
Berlusconik burezurreko traumatismo arina dauka, dutxan erori ostean
Italiako lehen ministroa ostegun gauean dutxan erori zen eta hainbat mediku azterketa egin ostean, burezurrean traumatismo arin bat duela esan dute bere medikuek.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa ostegunean bere etxean zegoela dutxan erori eta burezurreko traumatismo arin bat dauka, Alberto Zangrillo bere sendagile pertsonalak hainbat mediku azterketa egin ostean azaldu duenez.
Gertaera ostegunean izan zen eta lehen ministroa arazorik gabe joan zen ostiralean Diputatuen Ganberaren saiora, bere Gobernuak aurkeztutako doikuntza plana onartu behar baitzuten. Gaur "La Repubblica" egunkariak argazki sekuentzia bat argitaratu du eta bertan Berlusconi hainbat diputaturi jaso zuen kolpea pausoz pauso azaltzen ageri da.
Bart, Zangrillok eman zuen albistea Radio 24en eta gaineratu zuen Berlusconi "nekatuta" zegoela eta "ohera sartu aurretik buruarekin bainugelako lurra jo zuen eta burezurreko traumatismo txiki bat dauka".
"Erorikoaren ostean traumatologoarengana joan ginen kolpea aztertzera, baina Berlusconi ondo dago", esan du bere medikuak.