Mundua -
Lege islamiarra
Bost urteko neskatila bortxatu eta hiltzeagatik urkatu dute Iranen
Ortuan lurperatu zuen, limoiondo baten azpian. Biktima emaztearen ahizpa txikia zen.
Erredakzioa
Gizonezko bat urkatu dute aste honetan Iranen, bost urteko neskatila bat bortxatu eta hiltzeagatik. Urkamendua Bandar Abbaseko kartzelan izan da, Iraneko hegoaldean, ISNA albiste agentziaren arabera.
Biktima urkatutako gizonezkoaren emaztearen ahizpa txikia zen. Albiste agentziaren informazioek diote Z.H. akusatuak neskatila bortxatu, hil eta ortu batean lurperatu zuela, limoiondo baten azpian.
Iraneko lege islamiarra edo shariaren arabera, heriotza zigorra ezartzen zaie hiltzaileei, bortxatzaileei, narkotrafikanteei eta Jainkoaren eta Errepublika Islamiarraren legearen kontra egiten duetenei.
Amnistia Internazionalaren datuek diotenez, Iran pertsona gehien exekutazen dituen munduko bigarren herrialdea da Txinaren atzetik eta Saudi Arabia eta AEBen aurretik.