Mundua -

Profila

Rupert Murdoch, ezbaian jarritako gizon boteretsua

News Corp taldeko presidente, sortzaile eta kontseilariaren izena askotan agertu da azken egunetan egunkarietan, bere hedabideen eskandaluen ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

News Corp taldeko presidente, sortzaile eta kontseilariaren izena askotan agertu da azken egunetan egunkarietan, bere hedabideen eskandaluen ondorioz.

Rupert Murdoch Melbournen jaio zen (Australia) 1931. urteko apirilak 11an. Kazetari baten semea da, eta ikasketak Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen. Bi urtez Daily Express egunkari britainiarrean lan egin zuen, Australiara bueltatu aurretik. 22 urterekin, bere aitaren oinordetza jaso zuen.

Keith Murcoh, Ruperten aita, Australiako hedabideetako profesional ezaguna izan zen. Adelaide News egunkari txikia utzi zion Ruperti herentzia moduan. Honen bitartez, beste egunkari batzuk erostea lortu zuen, eta 1964. urtean The Australian kaleratu zuen.

Urte batzuk geroago, Australiako kazetarien artean ezaguna bihurtu zen, eta bere editorialak oso irakurriak izaten ziren. Murdoch hirutan agertu da mundu mailako pertsonaia boteretsuenen artean, Time aldizkariak aurkezten duen zerrendan.

Horrez gain, Forbesen martxoko zerrendaren arabera, munduko 13. pertsonarik boteretsuena da Rupert Murdoch (Hu Jintao Txinako lehen ministroa da boteretsuena). Guztira 7.600 milioi dolar ditu kazetari ospetsuak.

Atlantiar Ozeanoko bi aldeetan egindako negozioei esker, aberats bihurtu da Murdoch: 1968. urtean, Australiatik atera eta Erresuma Batura heldu zen, News of the World ezaguna erosteko. AEBetan, berriz, San Antonio Express-News, Star edota New York Post erosi zituen.

1985. urtetik AEBetako herritarra da Murdoch. AEBetako aberatsenen zerrendan ere agertzen da, Forbes-en arabera.

Bere ibilbidean zehar izandako eskandaluei esker, Rupert Murdoch askotan agertu da albistegietan. Ezagunenetako bat, 1983. urtean gertatutako izan zen. Sunday Times bere egunkarian Adolf Hitlerren ustezko egunkariak argitaratzea erabaki zuen, nahiz eta Hugh Trevor-Roper historialariak kontrakoa aholkatu.

Aholkuak aholku, Murdochek egunkari faltsuak argitaratzea agindu zuen. Gertakari honetatik onik atera zen.

Azken egunetan, entzuketen biktimei barkamena eskatu die Murdochek. Hala ere, biktima askok sinesgarritasuna kendu diete Murdoch-n hitzei.

Hirutan ezkondu da eta sei seme-alaba ditu. Horietako bat, James, Ruper Murdochen ondorengoa izango dela ematen du eta bere aitarekin batera epailearen aurrean deklaratu beharko du News of the World egunkariaren legez kanpoko entzuketak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea