Mundua -
Atentatu bikoitza Norvegian
Norvegiako atentatuen ustezko egilea 'islamofoboa' da Poliziaren ustez
32 urteko gizonezkoak uztailaren 17an idatzi omen zuen Twitter sare sozialean azkenekoz: "sinismen bat duen pertsona batek interesak dituenak baino 100.000 aldiz gehiago balio du".
Erredakzioa
Norvegian atentatu bikoitza egin duelakoan atxilotu duten 32 urteko gizonezkoak "islamaren aurkako iritziak" dituela azpimarratu du Poliziak.
Gogoratu behar da lehenengo bonba-autoz Gobernuaren eraikinaren aurka eraso egin zuela Oslon; ondorioz, zazpi lagun hil eta hamabost zauritu ziren. Bigarren erasoa, berriz, gazteentzako udaleku sozialdemokrata batzuetan gertatu zen eta tiroketa batean 84 lagunek galdu zuten bizia.
Komunikabide lokalek zabaldu dutenez, atxilotua Anders Behring Breivik da eta berak bakarrik egin zituen ustez erasoak, polizia egiten ari den ikerketaren lehen hipotesien arabera.
Atxilotuaren etxean egin duten miaketan, poliziak interneten jarri dituen hainbat mezu aurkitu ditu; horietan eskuin muturreko edukiak eta musulmanen aurkakoak ageri dira, NRK telebista kate publikoari poliziak egindako adierazpenen arabera. Hainbat testiguk esan dute erasotzailea udalekuetara poliziaz jantzita sartu zela eta horrela identifikatu zela barrura sartu ahal izateko. Gainera, kanpaldiaren zaintzaile
Twitterreko mezuak
Anders Behring Breivikek, Norvegiako atentatuen egilea delakoan atxilotu dutenak, iragan igandean Twitter sare sozialeko kontuan ondokoa idatzi omen zuen: "sinismen bat duen pertsona batek interesak dituenak baino 100.000 aldiz gehiago balio du".
Horixe izan omen zen 32 urteko gazteak sare sozialeko bere kontuan plazaratu zuen azken mezua, uztailaren 17an egin zuen. Norvegiako Poliziak eskuin muturreko fundamentalista kristau moduan definitu du.