Mundua -
823 bikotek eskatu dute
Gay-bikote baten lehenengo ezkontza egin dute New Yorken
Lambert eta Ruddek osatutako bikotea izan da estatu horretan ezkondu den lehenengo bikote homosexuala, baina egunean zehar estatu guztian milaka bikote homosexual ezkonduko direla uste da.
Erredakzioa
Kitty Lambert eta Cheryle Rudd bikotea izan da New Yorken (AEB) ezkondu den lehenengo bikote homosexuala. Tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez, gau erdi inguruan ezkondu dira Niagarako ur-jauzien alboan.
Bikoteak hamabi urte itxaron behar izan du ezkotzeko eta atzo gaueko 00:01 (04.01 GMT) pasatakoan ezkondu zituen, Paul Dyster, herriko alkateak.
Lambertek 54 urte ditu eta Ruddek berriz 53. New Yorken ezkondu den lehen bikote homosexuala izan da baina egun guztian zehar estatu guztian zehar milaka homosexual ezkonduko direla uste da. Ezkontzak bideratzeko erregistro zibilak zabalik egongo dira igandea bada ere.
The New York Timesek jakinarazi duenez, 100 epaile baino gehiagok bere burua eskaini dute bikote homosexualak ezkontzeko.
New Yorken 823 bikotek eskatu dute ezkontzeko baimena. Manhattan, Bronx, Brooklyn, Queens eta Staten Islandek New Yorken izandako ezkontza kopurua gaindituko dute. Oraingoz 621 ezkontza izan dira hauetan.
Massachusetts, Connecticut, Iowa, Vermont, eta New Hampshiren urratsak jarraituz, sexu bereko pertsonen ezkontzak legeztatu dituen seigarren estatua da New York. Washington DCn ere onartzen dira homosexualen ezkontzan egitura federal ezberdina izan arren.