Mundua -
Istripuaren 1. urteurrena
Duisburgon Love Paradeko biktimak gogoratu dituzte lehen urteurrenean
Love Parade musika jaialditik alde egiteko erabilitako Karl-Lehr tunela eta honen alboko eskailera, kolore gorri eta zuriz beteriko lorez estali dituzte biktimen oroigarri gisa.
Erredakzioa
Duisburgoko ehundaka herritarrek, dandelak, loreak, mezuak eta argazkiak jarri zituzten atzo gauean "Loveparade" tragediaren lehen urteurrenean. Guztira 21 pertsona hil ziren tragedia horretan, tartean bi espainiar.
Karl-Lehr tunela eta alboko eskilera bat izan ziren bertan zeudenek jendetzatik ihes egiteko erabili zituzten bideak eta atzo gauean kolore gorri eta zuriz beteriko lorez estali zituzten tragediako biktimen oroigarri gisa. Herritarrek egindako oroigarri horiez gain, zeremonia bat egin dute herriko futbol estadioan GMT 13:00an.
Hannelore Kraft Ipar Renania - Westfalia estatuko Lehen ministroa izango da zeremonian. Adolf Sauerland Duisburgoko alkatea eta Rainer Schaller "loveparaderen" antolatzailea ez dira ekitaldira joango biktimen eta senitartekoen atsekabea errespetatzeko.
Sauerlandi hartzen da tragediaren arduraduntzat Loveparade musika jaialdiaren antolatzailearekin batera. Antolatutako jaia jendetsua izango zela jakinda ere, beharrezko segurtasun baliabiderik hartu gabe jaialdia egiteko baimena eman zuelako.
Sauerlandek duela aste batzuk eskatu zuen lehen aldiz barkamena 21 gazte hil ziren tragediagatik.