Mundua -
Hildakoen kopurua aldatu da
Norvegiako Poliziak esan du 76 direla, eta ez 93, erasoetan hildakoak
85etik 68ra jaitsi du Poliziak Utoya irlako gazte laboristen kanpaldian hildakoen kopurua.
Erredakzioa
Norvegiako poliziak 86tik 68ra jaitsi du Utoya irlako tiroketan hlidakoen kopurua eta zazpitik zortzira igo du, berriz, Oslon Gobernuaren eraikinaren aurka bonba-autoz egindako erasoan izandako biktima kopurua. Gauzak horrela, 93tik 76ra jaitsi dute hildako kopuru ofiziala.
Hainbat segurtasun indarrek parte hartu duten prentsaurrekoan, Poliziak datu gorabehera hori informazioa biltzeko izan dute zailtasunagatik eta gertaeren ondorioz sortu den ziurgabetasunagatik izan dela azaldu dute.
Komunikabideen aurrean egin duten agerraldian Poliziak esan du Utoya irlan aurkitutako hilotz guztiak atera dituztela dagoeneko bertatik, eta bilaketa lanekin jarraitzen dutela. “Oraindik lan asko dago egiteke”, azaldu du segurtasun indarretako kideetako batek.
Ikerketaren gainean
Gaineratu dute, gaur gaurkoz ezin dutela “guztiz” baztertu Anders Breivikez gain, beste pertsona batzuk ere inplikatuta egotea sarraskian. Argi utzi dute baita ere, gaur ez dela inor atxilotu atentatuekin zerikusia duelakoan.