Mundua -
Mexikon
Hiru urteko kartzela-zigorra soldatapeko ume hiltzailearentzat
14 urterekin "delitugintza antolatua, hilketa, armadak soilik erabil ditzakeen armak eramatea, eta marihuana eta kokaina lapurtu eta edukitzea" egotzi dizkiote.
Erredakzioa
Moreloseko estatuan (Mexiko) adingabeentzako auzitegi bateak Edgar Jimenez Lugo "El Ponchis"i, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio, hilketak egitea egotzita. "Soldatapeko ume hiltzailea" bezala ezagutzen du prentsa mexikarrak, 14 urterekin hainbat pertsona hil zituelako eta burua moztu zielako.
Moreloseko Adingabeentzako Auzitegiko bozeramaileak, Juan Carlos Castrok, prentsari jakitera eman dionez, nerabea iparramerikarra da. "Antolatutako delitugintza, hilketa, armadak soilik eraman ditzakeen armak eramatea, marihuana eta kokaina lapurtu eta edukitzea" leporatu dizkiote.
Estatuko legeriaren arabera, adingabe bati gehienez hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
Bozeramaileak adierazi duenez, nerabearen abokatuak "kasu honetan ez zuen frogarik aurkeztu, ezta haren errugabetasunaren alde deklaratuko zuen lekukorik ere".