Mundua -

Koronabirusa

Bruselak 30 egunez Europar Batasunerako sarbidea mugatzea proposatu du

Europako Batzordearen presidentearen proposamena bihar, asteartearekin, jorratuko dute EBko buruek, bideokonferentziaz egingo duten goi bileran.

Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak eman du asmoaren berri
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentea
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak eman du asmoaren berri

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak proposatu du hogeita hamar egunez debekatzea atzerritik Europar Batasuneko herrialdeetarako sarrerak, koronabirusaren hedapena mugatzeko. EBko agintariek bihar jorratuko dute neurri hori berau, bideokonferentzia bidez egingo duten goi bileran.  

Batasunean sartzeko baimena emango diete, salbuespen gisa, etxera bueltan diren EBko herritarrei, osasun langileei, sendabideren batean lanean ari diren zientzialariei eta ondoko herrialde batera lanera joateko EBtik igaro behar direnei.

Von der Leyenek prentsaurreko batean eman du neurriaren berri, Charles Michel Europako Kontseiluko presidentearekin batera, G7ko bazkideei bideokonferentziaz asmo horren berri eman eta gero.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak