Mundua -

Norvegiako atentatu bikoitza

Beste bi bonba jartzeko asmoa zuen Breivikek, Oslo eta Utoyakoez gain

-Poliziak beste behin ere egingo dio galdeketa atentatuak egin izana onartu duenari.

-Alderdi Liberal Austriarrak Werner Königshofer diputatua kaleratu du Osloko erasoak abortuarekin alderatzeagatik.

Norvegian hildakoen indentifikazio lanekin jarraitzen du poliziak

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Behring Breivik Norvegiako atentatu bikoitzaren egilea izatea onartu duenak helburu gehiago zituen, Oslo eta Utoyako uharteko atentatuez gain, Geir Lippestad abokatuak Aftenposten egunkarian esan duenez.

"Ostiral horretarako helburu gehiago zituen (..)" Gobernuaren auzoko bonba eta Utoyako tragedia "bezain zehatzak".

Gertaerak nola jazo ziren moduaren inguruan, Lippestadek esan du: "Egun hartan orain aipatu ezin ditudan gauzak gertatu ziren. Horren ondorioz, dena beste modu batera gertatu zen, berak aurrikusi zuen ez bezela".

Breiviken (kristau fundamentalista eta islamisten kontrakoa) asmoen artean, beste bi eraikinetan bonba bana jartzea aipatu du abokatuak.

Bitartean, Breiviki itaunketa egingo dio Poliziak, atentatu bikoitza egin eta astebetera, zabalik dauden ikerketek bildutako datuen inguruan, Poliziak zabaldu duenez.

Ultraeskuindarrek, gogoan Oslo

Alderdi Liberal Austriarrak (FPÖ) Werner Königshofer diputatua kaleratu du Osloko erasoak abortuarekin alderatzeagatik, ORF irratiaren arabera.

Diputatuak adierazi zuen bere webgunean Osloko hilketak balio beharko duela "giza bizitzaren balioaren inguruan" gogoeta egiteko, zehazki, "jaio ez diren milioika haur euren amen sabelean hiltzen dira urtero Europan".

Konplexutasun handiagoa

Christian Hatlo Poliziako fiskalak asteartean aurreratu zuenez, Gizateriaren aurkako krimenak leporatzeko aukeradago, Norvegiako justiziak aurreikusitako zigorrik handiena 21 urtekoabaita, baina akusazio horrekin 30 urteko espetxe-zigorra ezarrikoliokete.

Horrek auzia konplexuago bihur dezake, ikerketa sakon batbeharrezko egiten baitu, Fatlo fiskalaren hitzetan. Izan ere, oraindikgaldera asko daude erantzuteke.

Anders Behring Breiviken aurkako epaiketak 2012ra arte itxaron beharko du, Norvegiako justiziak gaur ohartarazi duenez. Tragedia kolektiboaren biktima bakoitzarengatik (76 hildako) prozesu bat egongo dela iragarri du justiziak.

Prozesua bideratzea konplexua izango dela azaldu du Tor-Aksel Busch fiskalburuak, atentatu bikoitzaren egilea biktima bakoitzarengatik auzipetuko dutelako.

Ordura arte Breivikek ez du komunikabideekin harremanik izango. Geir Lippestad haren abokatuak soilik egin ahal izango ditu adierazpenak.

Horrela, atxilotuak bere ideiak zabaltzeko aukerarik ez izatea nahi du Norvegiako justiziak, iragan astelehenean egin bezala. Epailearen aurrean egin zuen aurreneko agerraldia ateak itxita izatea erabaki zuten agintariek orduan. Breivikek, ostera, kazetarien aurrean azalpenak ematea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea