Mundua -
Eskozia
Alex Salmond absolbitu egin dute leporatzen zizkioten 13 sexu-delituetan
Eskoziako ministro nagusi ohiak prozesu judiziala hasi zenetik aldarrikatu du bere errugabetasuna.
agentziak | erredakzioa
Alex Salmond Eskoziako ministro nagusi ohia absolbitu egin dute 2008tik 2014ra leporatzen zizkioten 13 sexu-delituetan, tartean bortxaketa saiakera bat. Delituak SNP alderdi nazionalista eskoziarraren eta Gobernuaren buru zenean egitea egozten zioten.
Hamabost lagunek osatutako Edinburgoko Auzitegi Goreneko herri-epaimahaiak politikari ohi independentista "ez errudun" jo du 12 sexu-eraso kasutan, eta 13.a ezin izan dela frogatu ebatzi du.
Salmondek bere errugabetasuna aldarrikatu du uneoro, eta "helburu politikoarekin sortutako" akusazioak zirela salatu izan du. Bortxaketa saiakera bat, bortxaketa helburu zuen sexu-eraso bat eta 11 sexu-eraso leporatzen zizkioten agintari ohi eskoziarrari.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.