Mundua -
Atentatu bikoitza Norvegian
Breivikek Stoltenbergen dimisioa eskatu du deklarazio baten truke
Lehen ministroaren Gobernua jarduteari utziz gero, erasoen deskripzio zehatz bat egingo duela esan du.
Erredakzioa
Anders Behring Breivikek Jens Stoltenbergen Gobernuaren dimisioa eskatu du bere erasoen osoko deskripzio baten truke, NRK Norvegiako telebistaren arabera.
Kristau fundamentalista eta ultraeskuindarrak 10 ordu eman zituen aurreko ostiralean Poliziarekin deeklaratzen, atzo -larunbata- poliziek zabaldu zutenez.
Datorren astean bi auzitegi-psikiatrak aztertuko dute Breivik, eta buruaren osasun egoearen gaineko txostena egingo dute, azarorako.
Aftenposten hedabidearen arabera, Osloko gobernu-egoitzen kontrako atentatua auto-pilaketa batek atzeratu zuen.
Horri esker, 500 kiloko bonbak ostiral horretako lanaldia bukatu ostean egin zuen eztanda (13:26ean GMT), sarraski handiago bat saihestuz.
Halaber, Utøyako kanpalekura ere beranduago heldu zen, ordu eta erdi geroago gutxi gora behera, eta ordurako jende askok alde egin zuen, besteak beste, Gro Harlem Brundtland lehen ministro ohiak.