Mundua -

Zorraren krisia

Zorraren muga handitzeko atariko akordioa lortu dute AEBetan

Akordioaren arabera, Obamak zorraren muga handitzeko ahalmena izango luke bi zatitan: lehenengoa orain eta bigarrena urte bukaeran. Negoziaketek aurrera jarraitzen dute.

Demokratak eta errepublikarrak azken ordura arte izan dira negoziatzen. Argazkia: Efe.
AEBetako gastuaren muga igotzeko plana onartzear dago

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Kongresuko negoziazioan atariko akordioa lortu omen dute errepublikarrek eta demokratek zorraren muga 2,4 bilioi dolarrera handitzeko.

Akordioak murrizketa programa bat aurreikusten du hurrengo 10 urteetan gastu publikoa bilioi bat dolarretik gora murrizteko.

Esparru-hitzarmen honen arabera, Barack Obama AEBetako presidenteak zorraren muga adostutako kopurura handitzeko ahalmena izango du, bi zatitan: lehenengoa orain eta bigarrena urte bukaeran.

Igoera bakoitza Kongresuak onartu beharko luke. Botere Legegileak igoeraren kontra egingo balu, presidenteak beto eskubidea erabiltzeko aukera izango luke Kongresuaren ezestea indargabetzeko

Komite berezia sortuko dute

Egun aurreikusitako gastuaren murrizketa 1,2 bilioi dolarretakoa da. Akordioak komite berezi bat sortzea gomendatzen du, Kongresuan. ABC telebista kate estatubatuarraren arabera, komite horrek defizit publikoaren murrizketa gomenda lezake, ez bakarrik gastuaren murrizketaren bidez, zergak igota edo murrizketa eta zergak, biak batera, erabilita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea