Mundua -
Iranen
Emakume batek zigorra barkatu dio aurpegia desitxuratu zion gizonari
"Ez naiz mendeku bila ibili, ordaina zen nahi nuena", esan du emakumeak. Tokiko hedabideen arabera, 150.000 euro lortu ditu kalte-ordainetan osasun gastuei aurre egiteko, nahiz eta 2 milioi eskatu.
Erredakzioa
Ameneh Bahrami iraniarrak zigorra barkatu dio duela zazpi urte azidoa bota eta desitxuratuta eta itsu utzi zion gizonari. Erasoa duela zazpi urte gertatu zen. Tokiko hedabideen arabera, zigor gisa, erasotzaileak ere itsu geratu behar zuen azidoa erabilita.
Ghesen legeari edo talioaren legeari jarraituta emandako epaia Teheraneko ospitalean gauzatu behar zuten, baina minutu gutxi faltan, Amenehk 29 urteko Mayid Mohavedi barkatzea erabaki zuen, Fars albiste agentziaren arabera.
Orain, eta agentzia horren arabera, Mogavedik kartzelara itzuli beharko du zehaztu gabeko zigorra betetzeko.
Zazpi urte borrokan
ISNA agentziak Baharamiren hitzak bildu ditu: "Zazpi urte borrokan aritu naiz zigor hori lortzeko eta azidoarekin erasotzen dutenei ordain bereko legea ezarri behar zaiela erakusteko".
Hala ere, eta IRIB telebista iraniarraren arabera, emakumeak barkamena ematea erabaki du "mendekua" ez zelako bere helburua, "kalte-ordaina baizik". Kalte-ordain hori 150.000 eurokoa izan omen da hainbat hedabideren arabera, osasun gastuak ordaitzeko batez ere, eta ez hasieran eskatutako bi milioietakoa.