Mundua -

Kolpea, Juarezeko kartelari

'El Diego' mexikarra atxilotu dute, 1.500 hilketaren arduraduna

Gaizkile bilatuenen zerrendan zegoen. Agintariek 15 milioi pesoko saria eskaintzen zuten (1,2 milioi dolar) bere inguruko informazioa ematen zuen edonorentzat.

'El Diego'k 1.500 hilketa agindu dituela onartu du. Argazkia: Efe.
'El Diego'k 1.500 hilketa agindu dituela onartu du. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Poliziak Jose Antonio Acosta Hernandez El Diego atxilotu du, Juarezeko karteleko buruzagietako bat. Kartel horren buruzagi nagusia Vicente Carrillo Fuentes "El Viceroy" da. Iturri ofizialen arabera, El Diego Chihuahuan izandako 1.500 hilketarekin zerikusia dauka.

Segurtasun Publikoko Idazkaritzak komunikatu batean jakinarazi duenez, Acosta gaizkile bilatuenen zerrendan zegoen eta bere inguruko informaziorik ematen zuenak 15 milioi pesoko saria (1,2 milioi dolar) eskura zezakeen.

Segurtasun Publikoko Idazkaritzaren arabera, El Diegok "1.500 hilketa ingururen arduraduna" dela onartu du. Hildakoen artean, "Gobernuko hiru mailetako poliziak, funtzionariak, aurkako taldeetako kideak, bere erakundekoak" eta beste zenbait daude, "azken hauek Pazifikoko karteleko kidetzat oker hartuta".

Atxiloketa Mexikoko Polizia eta Drogen Kontrako AEBetako Agentziaren (DEA) elkarlanari esker egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea