Mundua -

Diru barik geratzeko zorian

AEBetako Senatuak zorraren plan demokrata bozkatzeari uko egin dio

Ordainketak egiteko dirurik gabe geratzea gero eta hurbilago dute. Egoera aldatzen ez bada, abuztuaren 2an ordainketak eten egingo dituzte. Atariko akordioa lortu arren, negoziatzen jarraitzen dute.

Demokratak eta errepublikarrak azken ordura arte izan dira negoziatzen. Argazkia: Efe.
AEBetako gastuaren muga igotzeko plana onartzear dago

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuak uko egin dio Harry Reid demokrataren planaren inguruko eztabaidarekin amaitzeari. Ondorioz, proposamen hori asteartea baino lehenago bozkatzeko eta krisiarekin amaitzeko aukerak gero eta urriagoak dira.

Akordioa lortzeko bide bakarra errepublikarren eta demokraten arteko negoziazioa da. Horren bidez, bi alderdiek egindako proposamenak batzen dituen akordioa adostu behar dute, bien oniritzia lortzen duena.

Reiden planak ez ditu lortu bozkaketa martxan jarri eta zorraren muga handitzeko beharrezko 60 botoak. Planaren alde 50 ordezkarik bozkatu du eta kontra, berriz, 49k. Plan berbera aztera bota zuen larunbatean Ordezkarien Ganberak.

Hala ere, bozkaketa prozedura legegile hutsa izan da eta Reiden planaren edukia bigarren maila batean utzi du, izan ere, Kongresua eta Etxe Zuriaren arteko negoziazioak ondobidean doazela dirudi.

Atariko akordioa

AEBetako Kongresuko negoziazioan atariko akordioa lortu omen dute errepublikarrek eta demokratek zorraren muga 2,4 bilioi dolarrera handitzeko.

Akordioak murrizketa programa bat aurreikusten du hurrengo 10 urteetan gastu publikoa bilioi bat dolarretik gora murrizteko.

Esparru-hitzarmen honen arabera, Barack Obama AEBetako presidenteak zorraren muga adostutako kopurura handitzeko ahalmena izango du, bi zatitan: lehenengoa orain eta bigarrena urte bukaeran.

Igoera bakoitza Kongresuak onartu beharko luke. Botere Legegileak igoeraren kontra egingo balu, presidenteak beto eskubidea erabiltzeko aukera izango luke Kongresuaren ezestea indargabetzeko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea