Mundua -

Baraua eta errezoak

Hasi da Ramadana, musulmanen hilabete sakratua

Milaka musulmanek Ramadana hasi dute gaur. Datozen 30 egunetan, egunsentitik iluntzera arte debekatuta dute jatea, edatea edota sexu- harremanak izatea.

Milaka musulmanek Ramadana hasi dute. Argazkia: EFE
Milaka musulmanek Ramadana hasi dute. Argazkia: EFE
Milaka musulmanek Ramadana hasi dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabiar herrialde gehienek gaur, abuztuak 1, hasi dute Ramadana. Egunsentitik iluntzera arte, musulmanek debekatuta dute jatea, edatea edota sexu-harremanak izatea.

Marokon, berriz, bihar hasiko dute, agintari erlijiosoek ez baitute Ilargiaren aztarnarik ikusi zeruan.

Egutegi islamdarraren bederatzigarren hilabeteko ilgorak ezartzen du hilabete sakratuaren hasiera.

Marokon, gai erlijiosoez arduratzen den ministerioak igande gauean ilgorarik ez zuela ikusi ohartarazi zuen komunikabideetan, eta hortaz, Ramadanaren hasiera egun bat atzeratzea erabaki dute.

Ramadanak Gabriel goiaingeruak Mahomari Korana ezagutarazi ziola gogorarazten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea