Mundua -
AEBetako zorraren krisia
AEBetako zorraren muga handitzeko akordioaren nondik norakoak
Barack Obama AEBetako presidenteak jakinarazi duenez, Kongresuak eta Etxe Zuriak zorraren muga handitzeko akordioa adostu dute.
Erredakzioa
Zorraren muga handitzeko akordioa
Beraz, 2013ra arte ez dute muga hori berriro handitu beharko. Horrela, hauteskunde kanpainaren bukaeran, alderdi bien arteko borroketan ezingo dute gai hori erabili eta sustapen ekonomikoan ez dute kalterik egingo.
Defizitaren murrizketa
Bilioi bat dolar berehala murriztuko dute, defizitaren arazoari aurre egiteko, eta hainbat esparru izango ditu ardatz:
Alde batetik, 900.000 milioi dolar aurreztuko dituzte, datozen hamar urteetan, ezinbestekoak ez diren barne gastuetan.
Bestalde, 350.000 milioi dolar gutxiago bideratuko dituzte Defentsako aurrekontura.
Halaber, Kongresuko alderdi biko batzorde batek defizita beste 1,5 bilioi dolar murrizteko plana aurkeztu beharko du azaroa baino lehen. Kongresuak 2011ko abenduaren 23a baino lehen bozkatuko du plan hori.
2013. urtea baino lehen 1,2 bilioi dolar gutxiago gastatzea du helburu plan berriak.
Idatziak programa zibiletan eta defentsa programetan aurreztea aurreikusten du, baina ez du Gizarte Segurantzan eraginik izango.
Halaber, alderdi bietako ordezkarien batzordearen negoziazioak sutatzen ditu egitasmoak, gastua txikitzeko eta plana berritzeko bide berriak bilatzeko. Ekimen berririk sustatzen ez badute, Defentsako aurrekontutik 500.000 milioi dolar gehiago kenduko dituzte, automatikoki. Halaber, besteak beste, azpiegitura eta hezkuntza programetan ere izango dira murrizketak.
Egitasmoa 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, diru-sarrera handiak dituztenei zergak murrizteko plana bertan behera gelditzen denean. George W. Bush presidenteak onartu zuen aberatsei zergak murrizteko plana, eta Obamak beste urtebetez luzatu zuen.
Obamak plana desorekatua dela ikusten badu, murrizketa horiek bertan behera utziko ditu, Etxe Zuriaren arabera.
Erreforma fiskala
Bigarren fase batean, batzorde horrek erreforma fiskala jarriko duabian, eta ez dute zergak igotzea baztertu, baina errepublikanoak horrenaurka daude. Halaber, baliteke gizarte programetan aldaketak egitea,baina demokratak horren aurka daude.