Mundua -

Zoritxarreko ostirala

Norvegiak Breiviken atentatu bikoitzaren biktimak gogorarazi ditu

Norvegiako Parlamentuak estatu ekitaldia egin du Breiviken biktimen oroimenez. Gaurko ekitaldiarekin, amaiera emango diete atentatuen osteko ekitaldiei.

Atentatu bikoitzaren 77 biktimak omendu ditu Norvegiako Parlamentuak

04:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako Parlamentuak, joan den uztailaren 22ko atentatu bikoitzeko 77 biktimak gogorarazi ditu astelehen honetan. Ekitaldian Norvegiako agintari nagusiak izan dira, eta era horretan bat egin nahi izan dute azken egunetan samina eta haserrea erakusteko kalean egin diren ekitaldiekin. Honez gain, atentatua jasan zuen Osloko gobernu egoitzaren aurrea lore sortak eta dolua izan dira nagusi.

Ministerioaren egoitzan lan egiten duten 1.900 funtzionarioetatik 160 bakarrik zeuden lehenengo leherketaren unean.

Anders Behring Breivikek jarri zuen bonba autoaren leherketaren ondorioz zortzi pertsona hil ziren. Energia eta Merkataritza Ministerioan izan ziren kalte gehien.Ordubete lehenago, funtzionarioak lanean zeudenean, gertatu izan balitz, sarraskia askoz ere handiagoa izan zatekeen.

Ikerketen arabera, bonba-autoak 850 kilo lehergai zituen; orain arte, ordea, 500 kilo lehergai zituela uste zuten.

Gobernuari eta sozialdemokrata gazteen kanpamenduari ez ezik, Breivikek Errege Jauregiari eta Stoltenbergen alderdi sozialdemokrataren egoitzari eraso nahi zien, baina atzera egin zuen, arrazoi logistikoengatik.

Auto pilaketa bati esker izan ez balitz, atentatu bikoitzaren eraginak are eta odoltsuagoak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea