Mundua -

AEBetako zorraren krisia

Zorraren muga handitzeko egitasmoa onartu du AEBetako Senatuak

Obamak neurria aldarrikatu du dagoeneko. 74 senatarik plana berretsi dute eta 26k kontra bozkatu dute. Alderdi Demokratak gehiengoa du Senatuan. Ordezkarien Ganberak aldez aurretik onartu zuen.

AEBek argi berdea eman diote zorraren muga handitzeko egitasmoari

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorraren muga handitzeko eta defizita murrizteko akordioa berretsi du gaur AEBetako Senatuak. Ondoren Barack Obama presidentearen eskuetan utzi dute eta agintariak neurria aldarrikatu du.

74 senatarik plana berretsi dute, eta 26k kontra bozkatu dute. Alderdi Demokratak gehiengoa du Senatuan. Ordezkarien Ganberak bart onartu zuen egitasmoa. Ganbera horretan Alderdi Errepublikanoak du gehiengoa.

Dan Pfeiffer Etxe Zuriko Komunikazio zuzendariak iragarri duenez, neurria Etxe Zurian aurkeztu bezain laster aldarrikatu du Obamak.

Azken izapide hori burututa, AEBetako zorraren krisia bukatutzat eman dute.

Aldez aurretik, demokratek eta errepublikanoek zorraren muga handitzeko adostutako plana onartu zuen AEBetako Ordezkarien Ganberak bart, porrot ekonomikoa saihesteko.

Obama

Bestalde, epe luzerako neurri gehiago eskatu ditu gaur Barack Obama AEBetako presidenteak susperraldi ekonomikoa bultzatzeko.

Epe luzera defizita murrizteko "egitasmo orekatu" bat beharrezkoa izango da, aberatsek "bidezko zergak ordaintzeko sistema erreformatuz", adierazi du Obamak Etxe Zurian.

Dow Jones indizeak % 2,19 behera egin du

Dow Jones Wall Streeteko indize garrantzitsuenak % 2,19ko beherakada izan du gaurko saioan, eta 12.000 puntuko kuota sinbolikoa galdu du, nahiz eta Obamak ordainketa-etendura saihesteko legea aldarrikatu.

Behin-behineko datuen arabera, Wall Streetek 256,87 puntu galdu ditu eta 11.866.62 puntutan kokatu da. S&' || 'P 500 indizeak % 2,56 egin du behera eta Nasdaq merkatuak % 2,75.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea