Mundua -

Epai historikoa

6.060 urteko kartzela zigorra ezarri diete Guatemalako 4 militar ohiri

1982an hildako 201 nekazariren hilketaren arduraduradun egin ditu militar ohiak Justiziak eta inoizko zigorrik handiena ezarri die.

6.060 urteko kartzela zigorra ezarri diete Guatemalako 4 militar ohiei. Argazkia: EFE
6.060 urteko kartzela zigorra ezarri diete Guatemalako 4 militar ohiei. Argazkia: EFE
6.060 urteko kartzela zigorra ezarri diete Guatemalako 4 militar ohiei. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guatemalako Justiziak lau militar ohiren kontrako epai historikoa egin du. 1.982an hildako 201 nekazariren heriotzaren erantzule egin ditu militar ohiak eta bakoitzari 6.060 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Armadak 1960 eta 1996 artean zibilen kontra egindako eraso larrienetakoa izan zen nekazarien krimena.

Arrisku Handiko Auzitegiak eman du epaia. Guatemalako Armadako Kaibil taldeko kideak gizateriaren kontrako delituagatik kondenatuak izan dira. 201 nekazariren heriotza leporatzen zaie, horien artean ehun bat adingabeak.

Baina Patricia Bustamante epaileak adierazi duenez, epaitutako lau militar ohiek, 50 urteko gehienezko kartzela zigorra beteko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea