Mundua -

Koronbirusa

Wuhanen bidaiatzeko murrizketak bertan behera utzi dituzte, hiru hilabeteren ostean

Koronabirusaren pandemia sortu zen Txinako hirian, bidaiatzeko debekua altxatu dute, hamaika asteko berrogeialdia pasa ondoren.

Jendea, Wuhango kaleetan. Argazkia: EiTB
Wuhan. Argazkia: EiTB
Wuhan normaltasunera itzultzen hasi da

1:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia sortu zen Wuhan Txinako hirian, bertan behera geratu da bidaiatzeko murrizketa, astearte honetan, ia hiru hilabeteren ostean. COVID-19a ez hedatzeko hartu zen neurrietako bat zen bidaiak egiteko debekua.

Wuhango agintariek diotenez, ehunka pertsona euren autoak edota tren-zerbitzuak hartzeko prest daude, aste honetan bertan hiritik irteteko. Adibidez, Guo Lei Wuhanen lan egiten duen pertsona bat da, eta hiriko irteeretako batera gerturatu da autoz, beste bost pertsonarekin batera. "Ezin dut gehiago itxaron nire jaioterrira bueltatzeko", adierazi du. Guo Shandong probintziakoa da. "Zortzi urte daramatzat Wuhanen bizitzen. Udaberria baino lehen etorri zen nire familia, niri entregak egiten laguntzeko. Guztiok hemen harrapatuta geratu ginen, pandemiaren eraginez", azaldu du.

Astelehen gauean, hainbat auto joan ziren Wuhan iparraldean dagoen Fuheraino; bertan klaxonak jo zituzten, eta barrikadak kendu zituztenean hiritik irteten hasi ziren.

Txinan, 3.335 izan dira birusagatik hildako pertsonak, 82.718 pertsona kutsatuak izan direlarik. Koronabirusa Txinan hedatzen hasi zen arren, Asiako herrialde erraldoia kasu gehien dituen seigarrena da rankingean; lehen postua Amerikako Estatu Batuek betetzen dute 378.289 kasurekin, eta Espainia dago bigarren postuan 140.511 kasurekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa