Mundua -

Krisia Afrikako Adarrean

Gosetea Somaliako hiru gune gehiagotara zabaldu da, NBEren arabera

"Berehala" neurriak hartu behar direla uste dute FAOtik, modu horretan "milioika lagunen bizitzak salbatzea" lortuko dutelako Afrikako Adarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gosetea Somalia hegoaldeko hiru gune gehiagotara zabaldu da eta herrialdeko gune gehiagotara zabaltzeko arriskua dago, gaur Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak komunikatu baten bitartez iragarri duenez.

FAOk esan du "berehala" zerbait egin behar dela Afrikako Adarrean bizi diren milioika laborariren "bizitzak salbatzeko", lehorteak jota baitaude.

Gaineratu dutenez, Somalia hegoaldean hiru gune berritara iritsi da gosetea: Balcad eta Caladeko guneetara, Afgoyeko korridorera eta Mogadischora.

Larrialdi egoera lehorteak eragindako krisiaren zati da eta Afrikako Adarrean dauden gatazkekin batera milioika lagunen bizitzak arriskuan jartzen ari dira. Kenian, Etiopian, Djiboutin eta Somalian 12,4 milioi lagunen bizirauteko medioak gainera, arriskuan daude baita ere.

FAOren arabera, gosetea datozen sei asteetan zehar zabalduko da Somalia hegoaldeko gune gehientsuenetara, eta badirudi 2011ko abendura arte, gutxienez, iraungo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea