Mundua -

Botere gehiegikeria dela eta

Yulia Timoshenko Ukrainiako lehen ministro ohia atxilotu dute

Kieveko auzitegi batek agindu du bere atxiloketa botere gehiegikeria dela eta bere aurka aurkeztutako karguen harira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yulia Timoshenko Ukrainiako lehen ministro ohia atxilotu dute ostiral honetan Kieveko auzitegi batek horrela aginduta.

Justizia jauregian agerraldia egin behar zuen lehen ministro ohiak botere gehiegikeriarekin lotutako auzi batzuen ikerketaren baita,n eta momentu horretan atxilotu dute, RIA Novosti albiste agentziak iragarri duenez.

Timoshenkori Naftogaz energia publikoaren enpresa 2009an Errusiarekin gasa banatzeko kontratu bat sinatzera behartzeaz akusatzen du Llia Frolova fiskalak, eta beraz, atxilotzeko agindua eman du. Timoshenkok debekatuta zeukan Kievetik ateratzea.

Momentuz, kargu horiei guztiei uko egin die, baina edozein kasutan, hainbat jarraitzailek, tartean diputatu batzuek, hogeita hamar poliziei aurre egin die auzitegian Timoshenko atxilotzera sartu direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea