Mundua -

Krisi politikoa

Siriako Kanpo ministroak hauteskundeak iragarri ditu urte bukaerarako

Sana albiste agentzia ofizialaren arabera, ministroa Damaskon akreditaturik dauden enbaxadoreekin bildu da eta Siriako agintariek Al Asaden erreformak babesten dituztela ziurtatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Walid al Mualem Siriako Kanpo Arazoetako ministroak urte bukaera baino lehenago hauteskundeak egingo dituztela ziurtatu du. Bere hitzetan, urnak "epaile" gisa arituko dira Bachar Al Asad presidenteak egindako erreformeei dagokienez.

Sana albiste agentzia ofizialaren arabera, Al Mualem Damaskon akreditaturik dauden enbaxadoreekin bildu da eta Siriako agintariek Al Asaden erreformak babesten dituztela ziurtatu die. Hala ere, erreforma horiek ez dute protestak isilaraztea lortu, milaka herritarrek presidentearen dimisioa eskatzen jarraitzen baitute egunero.

"Hauteskunde garbi eta bidezkoak"

Hauteskunde horiek "garbiak eta bidezkoak" izango direla gaineratu du Siriako diplomaziaburuak. Hauteskunde horietatik "Herri Asanblada bat sortuko da Siriako herria aniztasun politioan oinarrituta gobernatzeko. Aniztasun hori alderdi politikoen legeak eta hauteskunde legeak bermatuko dute".

Era berean, hauteskundeetan aukeratutako Parlamentuak orain arte onartutako legeak berrikusi eta erabakiak hartuko dituela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea