Mundua -

Liskarrak Erresuma Batuan

Erresuma Batuak Poliziaren zaintza mantentzen du, astebete ondoren

1.210 pertsona atxilotu dituzte Londresen, eta horietatik, 698 auzipetu dituzte; guztira, 1.700 pertsona atxilotu dituzte Erresuma Batuan.

Irudi berriak: Londreseko lapurretak ez dira eten

02:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresen istiluak hasi eta astebetera, Gobernuak Poliziaren zaintza mantentzen du Erresuma Batuko hiri askotako kaleetan. Halaber, istiluan ondorioz izandako bost hildakoren inguruko ikerketak aurrera dihoaz.

Poliziek kaleak zaintzeaz gain, atxiloketekin jarraitzen dute; azken 24 orduotan beste 100 lagun atxilotu dituzte Londresen, eta dagoeneko 1.210 dira Erresuma Batuko hiriburuan atxilotutakoak. Horietatik, 698 auzipetu dituzte. Guztira, 1.700 pertsona atxilotu dituzte Erresuma Batuan liskarrekin harremanak izanagatik.

Poliziaren zaintza asteburu osoan zehar eta behar beste denbora mantenduko duela esan du David Cameronen Gobernuak. Londresen soilik 16.000 polizia daude zaintza lanetan.

Bestalde, bost lagun atxilotu dituzte hiru gazte musulmandarren heriotzagatik, Birminghamen. Liskarraka saihesteko lanetan ari ziren beren auzoan ibilgailu batek harrapatu zituenean.

Halaber, Poliziak atxilotutako 22 urteko gazteari galdeketa egin dio 68 urteko gizon baten heriotzagatik. Gizonari eraso egin zioten sute bat itzaltzen saiatzen zenean, Ealing (Londresko mendebaldean).

Halaber, 26 urte gazte baten heriotzarekin ustez harremana duten beste bi susmagarrik deklaratu dute. Gaztea tiroz hil zuten astelehenean, Croydonen, Londresko hegoaldean. Hori izan zen istiluen ondoriozko lehen biktima.

Westminsterreko auzitegien lanak ez du behera egin eta auzipetuen artean, hedabideek grabatutako lapurreta baten egilea auzipetu dute. Bideoa Interneten zabaldu eta ospetsu egin zen.

Cameronen Gobernuak beste behin garrantzia kendu die poliziarekin izandako desadostasunei.

Nick Clegg lehen ministrordeak desadostasun horiek ukatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea