Mundua -
Errepresioa
Segurtasun-indarren tiroek zazpi pertsona hil dituzte, Sirian
Presidente estatubatuarrak, Barack Obamak, eta lehen ministro britainiarrak, David Cameronek hiritarren kontrako "sarraskia" gelditzeko eskatu diote Siriako presidenteari, Bachar al Asadi.
Erredakzioa
Gutxienez zazpi pertsona hil dira gaur Siriako hainbat lekutan, segurtasun-indarrek botatako tiroengatik; disidenteen ahotsak isilarazteko erasoarekin jarraitu dute, Bashar Assaden Gobernuaren aurkari aktibista batek esan duenaren arabera.
Lekuko Koordinazioaren Batzordearen bozeramaileak, Omar Edelbek, azaldu duenez, hiru biktima Homsen (erdia) hil dira, beste hiru Qatanan (Damasco), eta bat Zabadanin, Libanoren mugatik gertu. Armadaren eraso gogorra jaso dute hiri horiek.
Edelbek azaldu duenez, gaur goizena tanke eta ibilgailu blindatuak Al Raml auzoan sartu dira eta tropak "bereizi gabe" tiroka hasi dira.
Horrez gain, Edelbek aurkarien atxiloketa asko egon direla salatu du, besteak beste, Duman (Rif Damasco), Manbeshen (Alepo) eta Serminen (Idleb).
"Azken 48 orduetan 600 atxilotu identifikatu ditugu, baina gehiago daude oraindik", esan du aktibistak.
"Sarraskia" gelditu
Presidente estatubatuarrak, Barack Obamak, eta lehen ministro britainiarrak, David Cameronek hiritarren kontrako "sarraskia" gelditzeko eskatu diote Siriako presidenteari, Bachar al Asadi, Etxe Zuriko komunikatu baten arabera.
Bi buruek Siriako egoera aztertu dute eta Siriako erregimena zibilen kontra erabiltzen ari den indarkeriak "asko kezkatzen" dituela azpimarratu dute.
Ameriketako Estatu Batuak Siriaren kontrako zigorrekin bat egite eskatu dio nazioarteko erkidegoari. Horrela, Siriako erregimena behartzea lortuko dute eta baita errepresioa bukatzea ere.