Mundua -
Alderdia utzi du
Politiko alemaniar batek dimititu egin du adingabe batekin egoteagatik
Christian von Boetticher CDU alderdiko presidenteak bere dimisioa negar malkoen artean aurkeztu du 16 urteko gazte batekin izandako harremanagatik.
Erredakzioa
Christian von Boetticher Alemaniako Schleswig-Holstein estatuko CDUalderdiko buruak dimisioa aurkeztu du 16 urteko gazte batekin izandako harremanengatik. Alemaniako legeriak adin horrekin sexu-harremanak izatea onartzen du.
Alderdiko kideekin bildu ostean, Von Boetticherrek jendaurrean eta negar malkoen artean iragarri du hartutako erabakia.
Ondorioz, bederatzi hilabete barru egingo diren hauteskundeetan zerrendaburu izango ez dela azaldu du 40 urteko Von Boetticherrek. Hauteskunde horietan Peter Harry Castensen lehen ministroaren ordezkoa izango zela segurutzat jotzen zen.