Mundua -

Ateak itxita

Hosni Mubaraken epaiketa irailaren 5era atzeratu dute

Egiptoko agintari ohiaren kontrako prozesua eta Barne ministro ohiarena, Aviv al Adlirena, batera egitea erabaki du epaileak. Gainera, hurrengo sesiotik aurrera, ez dute telebistaz emango.

Hosni Mubarak esku-ohe batean
Hosni Mubarak esku-ohe batean
Mubarak esku-ohean azaldu da epailearen aurrean

00:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren eta Gamal eta Alaa bi semeen kontrako epaiketa irailaren 5era atzeratzea erabaki du epaileak. Aurreko otsailean dimisioa aurkeztera bultzatu zuten herritarren protestek eta bertan parte hartu zuten manifestari batzuen hilketa leporatzen diete Mubarak eta semeei. Epailearen arabera, epaiketaren hurrengo saioak ateak itxita egingo dira epaia atera arte.

Epaileak, gainera, hurrengo sesioak telebistan ez ematea erabaki du.

Mubarak epailearen aurrean agertu da bigarren aldiz. Ustelkeria delitua ere ikertzen ari dira. Orain dela hilabete batzuk bihotzekoa eman zion epailearen aurrean agertu zenean, eta Kairoko Ospitale militar batean sartu zuten. Handik esku-ohe batean eraman dute gaurko epailetara, helikopteroan.

Halaber, auziko epaileak, Ahmed Refaatek, erabaki duenez, Mubarak eta bi semeen kontrako epaiketa eta Barne ministro ohiarena, Aviv al Adlirena, batera egingo dute. Igandean Adliren epaiketaren azken saioa egin zuten eta irailaren 5era atzeratu dute Mubaraken epaiketarekin bat egiteko..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea