Mundua -
Abuztuaren 10ean
Ipar Itsasoko azken 10 urtetako petrolio isuri handiena
Energia Ministerio britainiarrak esan duenaren arabera, isuria "kontrolatuta" dago, nabarmen "murriztu" da eta ez da Eskoziako kostaldera helduko.
Erredakzioa
Shell-en plataforma batean, aurreko astean, petrolio isuri bat hasi zen. 216 tona inguru atera direla diote eta azken 10 urtetan Ipar Itsasoko isuri handiena da, Energia Ministerio britainiarrak esan duenez.
Ministerioaren bozeramaileak adierazi duen arabera, abuztuaren 10ean jazo zen, Eskoziako Aberdeen hiritik 180 kilometrotara dagoen plataforma batean. "Kontrolatuta dago, nabarmen murriztu da eta ez da Eskoziako kostaldera helduko", gaineratu du.
"Mexikoko golkoan izan zenarekin alderatuta txikia da, baina gure testuinguruan, isuri substantzial bat da; eta kostaldera heldu baino lehen naturalki desagertzea espero dugu", azpimarratu du ministerioak.
Gobernu britainiarraren ingurumen-ikuskariek egoera begiratzen ari dira eta Royal Dutch Sehll-ekin batera ari dira lanean gertatutakoa konpontzeko, esan du.