Mundua -
Istiluak
Erresuma Batuko istiluen eragileek suntsiketak garbituko dituzte
David Cameronek ez du prozesatu dituzten gazteak kartzelan bukatzea nahi eta egin dituzten ekintzen ondorioei aurre egin behar dietela dio.
Erredakzioa
Erresuma Batuan izandako suntsiketetan parte hartu dutenek hondatutako zonaldeak garbitu behar dituztela iragarri du Nick Clegg lehen ministrorde britaniarrak.
David Cameronen gobernuak prozesatu dituzten gazteak kartzelara ez joatea nahi du eta, disuasio-neurri moduan, ekintzen ondorioei aurre egin behar dietela esan du. Modu honetan, lehenengo aldiz delitua egin dutenek berriz ez egitea lortu nahi dute.
"Haien biktimekin aurrez aurre egotea nahi dut", azaldu du lehen ministrordeak. Pretsaurrekoan azaldu duenez, kaleak garbituko dituzten istiluen eragileek arropa laranjarekin joango dira, hauek ondo identifikatu ahal izateko.
Istiluengatik eragindako biktimei entzuteko batzorde independente bat sortuko dela esan du Cleggek.