Mundua -

1952-1954 artean

Herbehereak, psikiatriko batean hildako 34 haurren heriotza ikertzen

50. hamarkadan izandako heriotza horiek Eliza Katolikoko kideek adingabeei egindako sexu-gehiegikeriekin zerikusia duten aztertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetako Fiskaltza Ministerioak psikiatriko katoliko batean bizi ziren 34 haurren heriotzaren inguruko ikerketa jarri du abian. Antza, heriotzak. 1952 eta 1954 urteen artean jazo ziren.

Eliza Katolikoko kideek egindako gehiegikeriak aztertzen dituen batzorde ofizialak eskatuta hasi dute ikerketa. Zentro horretan, 18 urtez beherako mutikoak bizi ziren, eta adimen urritasuna zuten. De Limburger egunkariaren arabera, heriotza horiek "sexu-gehiegikeriekin lotuta egon daitezke".

Antza, gizarte zerbitzuak jakinaren gainean zeuden, baina inoiz ez zuten heriotza horien inguruko salaketarik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea