Mundua -
Atxilotzean
Erresuma Batuko Poliziak 20 urteko gazte bat hil du
Agenteek deskarga elektrikoko pistola bat erabili zuten atxiloketan. Poliziaren Kexa Batzorde Independenteak ikerketa bat ireki du gertakizunak argitzeko.
Erredakzioa
20 urteko gazte bat hil zen asteartean, Cumbrian (Ingalaterra ipar-mendebaldea), Poliziako agenteek atxilotu eta deskarga elektrikoko pistola bat (Taser) erabili ostean, Erresuma Batuko komunikabideek jakitera eman dutenez.
Cumbriako Poliziako bozeramaile batek esan duenez, auzoko agenteak gertakizunak izan ziren lekura bertaratu ziren, Barrowko herrian istiluak sortzen ari zen gazte baten berri izan ostean, dei baten bidez. Kalte kriminalak sortzen ari zela leporatuta, atxilotu egin zuen Poliziak, adierazi du bozeramaileak.
Atxilotzean, agenteek deskarga elektrikoko pistola erabili zuten, "gizonezkoa gaizki sentitzen hasi zen eta General Furness ospitalera eraman zuten agenteek". Gaztea bart gauean hil zen. Poliziaren Kexa Batzorde Independenteak ikerketa bat ireki du gertakizunak argitzeko.