Mundua -

Norvegian

Utoyako sarraskian bizirik atera direnek irla bisitatu dute

Milako bat pertsona, bizirik atera zirenak eta haien lagunak, loreak eta kandelak jarri ahal dituzte irlako zonalde ezberdinetan.

Loreak eta kandelak biktimak gogoratzen dituzte. EFE
Loreak eta kandelak biktimak gogoratzen dituzte. EFE
Loreak eta kandelak biktimak gogoratzen dituzte. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 22an izandako Utoyako sarraskian bizirik atera zirenek irlara joan dira gaur tragedia gogoratzeko. Tiroketan 69 pertsona hil ziren.

Lehenengo autobusak Utvikara, irlaren aurrean kokatuta dagoena, 8:00etan ailegatzen hasi dira. Bertatik Defentsa Ministerioaren ontzietan milako bat pertsona, bizirik atera zirenak eta haien lagunak, eraman dituzte.

Bisitariak, atzo biktimen familiakoek egin zuten moduan, loreak eta kandelak jarri ahal izan dituzte irlako zonalde ezberdinetan. Bertan Anders Behring Breivik 69 pertsona hil zituen, gehienak gazte laboristak izan zirenak.

Gazte laboristek, hain zuzten, irlan normaltasuna bueltatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Poliziak zigilatuta dauka Utoya sarraskia izan zenetik, bakarrik zabalik egon da bizirik atera zirenek eta biktimen familiakoek bisitatzeko.

Egun berean Oslon izandako beste atentatuan bizirik atera zirenek eta biktimen familiakoek (8 pertsona hil ziren) baita ere zonaldea bisitatu dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea