Mundua -
Analisia
Errebelde libiarren desafio demokratikoa
Transizio garaiko Kontseilu Nazionala Gadafiri epaiketa justua egiteko gai izango da? Edo Iraken Sadam Husseinekin egin bezala mendeku epaiketa egingo diote?
Jesus Torquemada
Sei hilabetetako guda zibilaren ostean, Muamar El Gadafi 40 urtez Libiako gobernu buru izandakoa erortzear dago. Denentzat onena hilabete hauetan egin zaizkion eskaintzatariko bat onartu, boterea utzi eta Libiatik alde egitea izango zatekeen. Tunezeko presidente ohiak Ben Alik egin zuen bezelaxe.
Gadafik amaiera arte boterean jarraituko zuela hitz eman zuen eta hitza betetzen ari da. Bizirik preso harrapatzen badute, horrek kolokan jarriko du, errebelde libiarrek osatutako gobernuaren, transizio garaiko kontseilu nazionalaren, sinesgarritasun demokratikoa.
Gadafiri epaiketa justua egiteko gai izango dira? Edo Sadam Huseeinekin, Iraken, egin zuten mendeku epaiketa egingo zaio? Sadamekin egin zuten bezela heriotze zigorra ezarriko zaio? Konponbide argiena Gadafi eta bere semeak nazio arteko epaitegiaren esku uztea izango litzateke. Honek jada guda krimenengatik epaitzeko asmoaren duela esan du.
Errebelde libiarrek halaber Tripoli-ko kontrolarekin zuhur jokatu behar dute. Sadam boteretik kendu ondorengo egunetan Bagdaden bizi izan zen kaosa sahiestu behar dute. Mendeku pertsonalik ez da izan behar, pentsa 40 urtetako diktadura ostean, herritarren artean zenbateko gorroto izango ote den....Demokraziarako bidean lan egiteko prest direla erakutsi behar dute errebeldeek eta horretarako lehen bait lehen hauteskundeak deitu behar dituzte.