Mundua -

Koronabirusa

Alarmak piztu dira Alemanian eta Hego Korean COVID-19 kasuak berragertu direlako

Asiako herrialdean kezka da nagusi Seuleko festa-gune baten 90 pertsona kutsatu baitira. Herrialde europarrean, aldiz, gaixotasunaren R faktorearen gorakada eman da.

Hegokorear batzuk Seuleko tren geltoki baten. Argazkia: EFE
Hegokorearrak tren geltoki baten
Kezka Alemanian, kutsatuen kopuruak gora egin duelako

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemanian eta Hego Korean eman diren COVID-19 koronabirus kasuen berragertzeek kezka sortu dute. Munduan lau milioi koronabirus kasu erregistratu dira jada, eta herrialde asko, batez ere Europan, deseskalatze faseetan daude.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) publikatutako datuak esanguratsuak dira: azken 11 egunetan erregistratutako kasuak milioi bateraino iritsi dira, 24 ordutan 63.139 positibo antzeman direlarik, eta hildakoen zifra 278.892 delarik, 8.527 egun bakarrean.

Alarma piztu da Hego Korean, kasuen berragertzeengatik

Hego Korean egoera kontrolpean zegoela eman zuenean, alarmak piztu dira Seuleko festa-gune baten kasuak berragertu direlako. Herrialdeko puntu ezberdinetan 90 kutsatze erregistratu dira, horietatik 79 Seulen.

Astelehen honetan, agintariek 35 koronabirus kasu erregistratu direla jakinarazi dute, azken hilabetean eman den zifra altuena; horietatik 29 gune berrian eman eta beste 6 kasu kanpotik etorriak izan direlarik. Honek guztiak, asteazkenerako aurreikusita zegoen eskolen irekiera datorren astera arte atzeratzea eragin du. Hego Korean ez da erabateko konfinamendurik egon pandemia hasi zenetik.

Kasuen gorakada Alemanian

Alemania beldur da kasuen gorakada bat gertatuko ote den, gaixotasunaren ugalketaren R faktorearen (kutsatu batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duena) gorakada txiki bat erregistratu delako, eta 1etik gora igo da. Alemaniak guztira 172.600 koronabirus kasu zenbatu ditu, eta 7.681 hil dira.

Hori gaur egun murrizketen erlaxazio berri bat hasten denean ezagutzen da, eskolak eta saltokiak berriro irekiz eta taldean kirol-jarduerak egiteko aukerarekin, nahiz eta erritmo desberdinekin, eskualdeen arabera, inoiz erabateko konfinamendurik izan ez den herrialde batean.

Agintarien arabera, R faktorea neurriak arindu baino lehen igo da, eta "kontrolik gabeko egoera" baten aurrean ez daudela ondorioztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Alemania Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Hego Korea Asia Koronabirusa MOE albisteak gaur