Mundua -

Aire erasoa

30 pertsona hil dira Al Kaidaren kontrako bonbardaketa batean, Yemenen

Antza, Al Kaidako ustezko kideak dira hildakoak. Yemengo Armadak bilera bat egiteko batzartuta zeuden tokia bonbardatu du eta erasoan beste 50 pertsona zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 pertsona hil dira Yemenen Armadak Al Kaidaren kontra egindako bonbardaketa batean. Antza, guztiak Al Kaidako ustezko kideak dira, bilera bat egiten ari ziren garaian izan da erasoa.

Yemengo indar militarren arabera, erakundeko ustezko beste 50 kide zauritu dira goizean Zinyibar inguruan, Abiango eskualdean izan den erasoan.

Zinyibar hiria joan den maiatzaren 27tik Al Kaidaren esku dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea