Mundua -

Australian

Mediku drogazale bat zigortu dute orgietan bi prostituta hiltzeagatik

Suresh Nair, 43 urtekoa, erruduntzat jo dute 22 eta 23 urteko bi prostituten hilketan. Nair drogen eraginpean zegoen eta ez zion anbulantziari deitu bi biktimak, gaindosiak jota, hilzorian zeudenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neurozirujau drogazale batek ia zortzi urte igaroko ditu kartzelan bi prostitutaren heriotzagaitik. Medikuak Sidneyko luxuzko bere apartamentuan antolatutako orgietan izan ziren hil ziren biak kokaina gaindosien ondorioz.

Suresh Surendranah Nairi, 43 urtekoa, Suellen Domingues-Zaupa eta Victoria MacIntyren heriotzen erruduntzat jo du epaileak. Arrazoia: Biak gaindosiak jota eta hilzorian zeudenean emergentzia zerbitzuei ez deitzea. Bi emakumezkoek 22 eta 23 urte zituzten, hurrenez-hurren.

Hala ere, fiskalek akusatuekin negoziatu egin zuten eta Nairrek bere gain hartu zuen Domingues-Zaupa brasildarraren hilketa. Gertaera Elizabeth Bay auzoan izan zen, 2009ko azaroan.

Era berean, McIntyre-ri kokaina eman izana ere aitortu zuen. McIntyre auzo bereko apartamentuan hil zen 2009ko otsailean.

Robert Toner epailearen hitzetan, Nairek arduragabe jokatu zuen Domingues-Zaupak konbultsioak izan zituenean anbulantziari ez abisatzeagaitik. Brasildarrak kokaina hartu zuen koitoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea