Mundua -
Alerta ekialdeko kostaldean
New York hiria isolatuta dauka 'Irenek', ekaitz tropikal bihurtuta
Hiriko alkateak etxean babesteko aholkua egin die herritarrei. Urakanaren ondorioz, hamar pertsona hil dira dagoeneko. Gainera, Marylandeko erreaktore nuklear bat deskonektatu egin dute.
Erredakzioa
Ipar-Karolinatik igaro eta bertan hamar lagun hil ostean, New Yorkera iritsi da azkenik 'Irene' urakana. Hiria ekaitzaren eraginpean dago 14:00etatik; errepideak, garraioak, tunelak eta zubiak itxita daude, hiria isolatuta utziz. Urakanen Zentro Nazionalaren arabera, 'Irene'k "haize-bolada gogorrak, euriteak eta uholdeak" ekarriko ditu.
Gauzak horrela, Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak etxean babesteko aholkua egin die herritarrei. "Ekaitza New York astintzen ari da", adierazi du Bloombergek, "hebakuaziorako egiteko denbora amaitu da, guztiok etxean giltzapetu beharko gara". Hala ere, Bloombergek azpimarratu duenez, "etorriko denari aurre egiteko beharrezko neurriak hartu ditu New Yorkeko hiriak".
Habaler, Zerbitzu Meteorologiko Nazionalak ohartarazi duenez, baliteke Maineren eta Ipar-Karolinaren artean tornadoak sortzea. Bi estatu hauen artean, hain justu, dago New York.
Marylandeko erreaktore nuklear bat amatatu da
'Irene'k ekarritako haize-bolada indartsuek Calvert Cliffseko erreaktore nuklear bat deskonektatu dute, Marylanden, Constellation Energy Nuclear Group konpainiak zabaldu duenez. Hala ere, denboraleak kalte gutxi eragin ditu eta itzaltze honek ez du bezeroen zerbitzuarengan eraginik izango.
Konpainia honek jakitera eman duenez, haize-ufada batek aluminiozko pieza bat erori da eta zentralaren transformadore elektrikoaren kontra jo du, azpiegituren energia iturri nagusiaren hornidura moztuz.
Konpainiak ABC kateari jakinarazi dionez, langile guztiak onik daude eta jazoera "ezohikotzat" jo du, segurtasunerako larrialdien klasifikazioaren barnean mailarik txikiena.
Urakana honen ondorioz, milioi bat lagun geratu dira argindarrik gabe eta bi milioi estatubatuar baino gehiago haien etxeetatik hustu behar izan dituzte.
New York igaro ostean, Philadelphia hirira helduko da 'Irene'. Michael Nutre hiriko alkateak larrialdi egoera ezarri du ekaitzak kalte larriak eragin ditzakeelakoan, CNN AEBetako telebista kateak zabaldu duenez.
Barack Obama AEBetako presidenteak baieztatu duenez, egoera "zalantzazkoa" da. Hala ere, 'Irene' lehenengo kategoriakoa da dagoeneko (maila baxuena, urakanen intentsitatea neurtzeko eskalan). Datozen orduetan urakana izatetik ekaitz tropikala izatera igaroko da 'Irene'.
'Irene'k Ipar-Karolina zeharkatu du larunbatean
140 km/h-ko haizeGuztira, hamar lagun hil dira dagoeneko. Azken biktima Virginiako estatuko gizonezko bat izan da, etxebizitzaren gainean zuhaitz bat erorita zendu dena.
14 estatu larrialdi egoeran 65 milioi pertsona inguru bizi dira