Mundua -
Gerra Libian
Gadafiren emaztea eta hiru seme Aljerian daudela zabaldu dute
Aljeriako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez, "Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetan".
Erredakzioa
Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetan, ohar baten bidez Aljeriako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez.
APS agentziak zabaldutako informazioak dioenez, Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetako 08:45ean (09:45ean tokiko orduan), Libia eta Aljeriako muga zeharkatuta".
Safia Gadafiren bigarren emaztea da eta seme kopuru gehien izan ditu berarekin, Aisha alaba bakarra barne. Mohamed Gadafiren seme zaharrena da eta Fatiha Gadafiren lehen emaztearekin izandakoa da.
Aljerren arabera, Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokorrari jakinarazi diote eta baita Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko presidenteari eta Mahumud Jibril Transizio Batzorde Nazionalaren lehen ministroari.
Aljerrek uko egin dio momentuz Libiako Transizio Batzorde Nazionala aitortzeari baina baieztatu duenez, azken hilabeteetan harremanetan egon da erreboltariekin. Halaber, Gadafiren erregimenari laguntza eman izana errefusatu du.
Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetan, ohar baten bidez Aljeriako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez. APS agentziak zabaldutako informazioak dioenez, Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetako 08:45ean (09:45ean tokiko orduan), Libia eta Aljeriako muga zeharkatuta".Safia Gadafiren bigarren emaztea da eta seme kopuru gehien izan ditu berarekin, Aisha alaba bakarra barne. Mohamed Gadafiren seme zaharrena da eta Fatiha Gadafiren lehen emaztearekin izandakoa da.Aljerren arabera, Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokorrari jakinarazi diote eta baita Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko presidenteari eta Mahumud Jibril Transizio Batzorde Nazionalaren lehen ministroari. Aljerrek uko egin dio momentuz Libiako Transizio Batzorde Nazionala aitortzeari baina baieztatu duenez, azken hilabeteetan harremanetan egon da erreboltariekin. Halaber, Gadafiren erregimenari laguntza eman izana errefusatu du.