Mundua -

Errusia

21.000 tona petrolio isuri dituzte Artikora, eta larrialdi egoera ezarri dute

Norilsk hirian dagoen zentral termoelektrikoan istripua izan zen ostiralean. Orduan gertatu zen isuria. Artikoan inoiz izan den hondamendirik larriena izan daiteke.

Artikoan isuritako petrolioa erretiratzeko lanean ari dira. Argazkia: EFE
Artikoan isuritako petrolioa erretiratzeko lanean ari dira.
21.000 tona diesel isuri dira Siberian, zentral termiko baten biltegia apurtu ostean

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusian 21.000 tona petrolio isuri dituzte Artikora eta Vladimir Putinek larrialdi egoera ezarri du.

Ezbeharra joan den ostiralean gertatu zen Norilsk hirian dagoen zentral termoelektrikoan. Artikoan inoiz izan den isurketarik larriena izan daitekeela ohartarazi dute.

Hondamendiaren larritasunaz jabetuta, Putinek larrialdi egoera ezartzea erabaki du tokiko agintariak gogor kritikatu ditu, isurketaren aurrean "berandu" erantzun dutela eta Gobernuak gertatutakoa sare sozialen bidez jakin duela azpimarratuta.

"Nola da posible agintariek gertatutakoa bi egun beranduago ezagutzea? Larrialdi kasuen berri sare sozialen bidez izango dugu aurrerantzean? Arazoren bat dugu edo zer gertatzen da?", galdetu du Putinek kazetarien aurren egindako agerraldian.

Istripua maiatzaren 29an gertatu zen, baina Errusiako Larrialdietarako Ministerioak maiatzaren 31 arte ez zuen haren jakinarazpenik jaso.  

Zentrala kudeatzen duen Nornickel enpresaren arabera, zorua urtu izanak petrolioa gordetzeko deposituan kalteak eragin zituen eta horren ondorioz gertatu zen isurketa.

Boris Mrogunov Goi-mailako Ekonomia Eskolako Ekologia Institutuko zuzendariaren esanetan, petrolioa pilatzeko deposituak urte asko ditu eta kontrolerako azterketak egunero egin behar dira. Beraz, "kontrol hori egin den argitu beharko litzateke", erantsi du.

Bestalde, Nornickel konpainiak esan du isuritako petrolio guztia 10-14 egunetan erretiratu daitekeela, baina Dimitri Kobilkin Baliabide Naturalen ministroak zalantzan jarri du hori.

Oraingoz, Itsas Salbamenduko langileek 100 tona petrolio erretiratu dituzte, Sputnik agentziak jakinarazi duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Petrolioa Ingurumena Kutsadura gaur