Mundua -
Italian
Erizain batek tuberkulosiaz kutsatu ditu 96 haurtxo
Italiako ospitale batean urtarrila eta uztaila bitartean jaiotako 1.128 haurri egin diete azterketa eta 96k eman positivo eman dute. Kutsatutako haurren gurasoek salaketa ipini nahi dute.
Erredakzioa
Erromako Gemelli Ospitaleko pediatria sailean 96 haur jaioberri tuberkulosiaren bakterioaz kutsatu dira, antza gaixotasun hori zuen erizain batekin kontaktuan egon ondoren hartu dute gaitza.
Erizaina Erromako ospitalean ingresatuta dago orain. 2011ko urtarriletik uztailera bitartean Gemelli ospitalean jaiotako 1.128 haurri egin dizkiete frogak.
96k jaso dute tuberkulosiaren bakterioa agintarien arabera, agintariek esan dutenez, haurrek ez dute zertan gaitza garatu beharrik, baina badaezpada profilaxiak hartzen ari da.
Jaioberrien artean tuberkulosiaren epidemia zabalduko zen beldurra sortu da aste honetan, baina osasun agintariek aukera hori baztertu egin dute.
Kutsatutako haurren gurasoek salaketa kolektibo bat ipintzeko asmoa dute, ez baitute ulertzen tuberkulosia duen erizain batek ospitalari ezer ez esan izana.