Mundua -

NBEn txostenaren ostean

Turkiak erabat hoztuko ditu Israelekin dituen harremanak

Nazio Batuen Erakundeak iaz "Askatasunaren Flotak" jasandako erasoaren inguruan kaleratutako txostenak Turkiaren haserrea eragin du, eta besteak beste Israelen duten enbaxadorea erretiratuko dute.

Turkiako Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Turkiako Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Turkiako Atzerri ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

turkiak erabat hoztuko ditu Israelekin dituen harremanak, hala adierazi du bertako Atzerri ministroak Nazio Batuen Erakundeko adituek "Askatasunaren Flotaren" kontrako erasoa ikertzeko egin duten txostenari erantzunez. 2010eko udaberrian Gazara giza laguntza eraman nahi zuten 9 zibil turkiar hil zituzten soldadu israeldarrek.

Turkiako Atzerri ministroak bialdeko harreman militarrak etengo dituztela esan du eta Israelen duten enbaxadorea erretiratu egingo dutela adierazi du.

Nazio Batuen txostenak erasoaren gehiegikeria kritikatu du, hildako gehienek hainbat tiro zituztelako, askok bizkarrean eta distantzia laburretik eginak. Baina adituek, Zeelanda Berriko lehen ministro ohia eta Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia tarteko, Israelen jokabidea legezkoa iritzi diote eta baita Gazari egiten dioten blokeoa ere.

Txosten horrek Turkiako Gobernuaren haserrea eragin du, erasoa nazioarteko uretan izan zela eta armarik gabeko zibilak tirokatzea gerra krimena dela eta barkamen ofiziala egiteko eskatu dio.

Israelek ez du barkamenik eskatuko

Turkiari barkamen ofizialik ez diola eskatuko adierazi du Israelek, baina bi lurraldeen arteko harremanak bideratzeko itxaropena agertu du, hala azaldu dute Israelgo iturri ofizialek.

"Israelek izandako heriotzak deitoratzen ditu berriro, baina ez du bere soldaduek egindako autodefentsa ekintzengatik barlamenik eskatuko", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea