Mundua -
Suminduak
450.000 pertsona baino gehiago, Israelgo protestarik handienean
Ikasleen Sindikatu Nazionaleko presidenteak, Itzik Shmuelik, esan duenez, "bidea ez da erraza izango, baina Israelgo gizarte hobe batekin amaituko da".
Erredakzioa
400.000 pertsona baino gehiago atera dira larunbat honetan Israelgo historiako manifestaziorik handienean, "Milioiaren martxa" deritzona. Bizitza garestitzearen kontrako protesta bat da, telebista lokalaren 1, 2 eta 10 kateetan esan dutenaren arabera. Garestitze hori uztailean hasi zen.
Tel Aviv hirian 300.000 pertsona inguru elkartu dira, Jerusalenen 50.000 bat eta Haifa hirian 35.000 lagun inguru, besteak beste.
"Guk ez dugu protesta hau geldituko zuk, lehen ministroak (Benjamin Netanyahu), benetako konponbideak eman arte. Hemen gelditzeko etorri gara", esan du mobilizazioaren buru batek, Ikasleen Sindikatu Nazionaleko presidenteak, Itzik Shmuelik (Tel Aviven egon da).
Shmuelik jakitera eman duenez, "garaipenerako bidea ez da erraza izango, baina Israelgo gizarte hobe batekin amaituko da; merkatu libreko ekonomia eta giza ekonomiarean arteko orekan oinarrituta".
"Milioiaren martxa", Israelgo suminduek deitu zuten herrialdeko historian manifestaziorik handiena lortzeko.