Mundua -

Gosetea Somalian

Somaliako gosetea herrialdeko seigarren eskualdera hedatu da

Somaliako Bay eskualdera iritsi da gosetea, eta sei eskualdetan daude, honezkero, egoera horretan. Datozen hilabeteetan gehiago hedatu daiteke gaur Nairobin Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez.

Gosetea Somalian. Argazkia: EFE
Gosetea Somalian. Argazkia: EFE
Somaliako gosetea herrialdeko seigarren eskualdera hedatu da

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lau milioi pertsonak pairatzen dute elikatze krisia Somalian, eta horietatik 750.000 lagun datozen lau hileetan hil zorian daude egoerari erantzun egokia ematen ez bazaio", adierazi du gaur Elikatze eta Elikadura Segurtasunaren Analisirako Unitateak, NBEren elkarte batek. Erakunde honek esan duenez, "milaka pertsona hil dira jada; erdiak umeak izan dira".

Gainera, baliteke, egun gosetea jasaten dutenei Gedo eta Juba laborantza guneetan (Somalia hego-ekialdean) beste 50.000 lagun gehitzea. Egun krisiak dituen erantzun mailak jarraituz gero, datozen lau hilabeteetan gosetea oraindik gehiago hedatzea espero da, erakundearen oharrak dioenez. Afrikako adarrean Somaliak izan ditu kalte gehien, gosetearen eta lehortearen eraginez. 13 milioi pertsona baino gehiago daude egoera kritikoa Nazio Batuen datuen arabera. Elikatze eta Elikadura Segurtasunaren Analisirako Unitateak adierazi duenez, azken 17 urtetako uztarik txarrena izan da, 2010 urteko urria eta abendua bitarteko euri denboraldiko lehortea dela eta, eta aurtengo apiriletik ekainera egon den euri eskasia dela eta . "Gainera langileen eskaria gutxitu egin da eta animalien artean heriotza tasa gehiegizkoa da; halaber elikagaiak garestitu egin dira" esan du Nazio Batuen Erakundeak. Gosete egoera, elikagaien eskasia eskualde bateeko herritarren % 20ak baino gehiagok pairatzen dutenean, % 30ek baino gehiagok malnutrizio larria dutenean eta heriotza tasa egunean 10.000 biztanletik 2 hiltzen direnean ezartzen dela argitu du erakundeak. Joan den uztailaren 20an, Nazio Batuen Erakundeak Bakoolen eta Sábele Behean gosete egoera deklaratu zuen, eta abuztuan Balcad, Cadele eta Shabelle erdialdea gehitu ziren, Afgoyeko barne desplazatuen esparruarekin batera (Muqdisho).

Egoera zail hau gainera, jada 20 urte irauten duen gatazkarekin larriagotzen da. 1991 urtetik, Mohamed Siad Barré diktadorea postutik kendu zutenetik, Somalia etengabeko gerra zibiliean dago murgilduta, eta gobernu eraginkorrik gabe, gerra tribaleko jauntxoen, islamiar milizien eta gaizkileen talde armatuen mende dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea