Mundua -
Indiako lehen ministroa
Ministro batek jet pribatu bat erabili du sandalia batzuk jasotzeko
Wikileaksek argitaratutako Estatu Batuetako klabe dipomatiko batek "lehen ministroa izateko itsututa dagoen lehen ordenako egolatra" bezala deskribatu du" indiako ministroa.
Erredakzioa
Mayawati Uttar Pradesheko (India) lehen ministroak jet pribatu bat bidali du Bonbayra pare bat sandalia jasotzeko, jakinarazi du Wikileaksek argitaratutako Estatu Batuetako klabe diplomatiko batek.
"Sandalia batzuk behar dituenean, bere jet pribatua bidaltzen du Bombayra gustukoenak jasotzeko" jakinarazi du klabe batek. Ministroaren "Eszentrikotasuna, eta segurtasun eza" aipatu ditu Indiako hedabide batek.
"Lehen ministroa izateko itsututa dagoen lehen ordenako egolatra" dela esan dute Estatu Batuak New Delhin duen Enbaxadak bidalitako klabe baten arabera.
Enbaxadak Lucknow, Kanpur eta Varanasi herrialdeetan egindako elkarrizketa informal batzuetan oinarritzen diren dokumentuen arabera, Uttar Pradesh Gobernuko nagusiak ere zortzi sukaldari ditu: bi janaria prestatzeko, bost gainbegiratzeko eta beste bi janaria pozoitu duten probatzeko.
Maryawatik "botererako maila guztietarako etengabeko kontrola" eramaten du eta erabaki guztiak berak edo aholkulari talde txiki batek onartu behar ditu, jakinarazi dute klabeek.
Hainbat kazetariren iritziz, ministroak Indiako herririk behartsuenetakoa den Uttar Pradeshko legea eta ordenaren onuran egindako gauza bakarra, "ustelkeria bere esku propioetan zentralizatu" duela izan da.