Mundua -

AEBetako ekialdea, arriskuan

'Katia' urakana laugarren kategoriara igo da

Lehorrean ez dute alarmarik aktibatu ekaitzaren aurrean. Hala ere, Bermudako agintariei fenomenoaren eboluzioa jarraitzeko esan die Urakanen Zentroak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Katia' urakanak indarra hartu du azken orduotan, eta laugarren mailako ekaitz bilakatu da, Saffir-Simpson bost mailako eskalan, AEBetako Urakanen Zentroaren arabera. Bermuda uharteen eta AEBetako ekialdeko kostaren artean kokatu du elkarte horrek fenomenoa.

'Katia'ren ufadak 215 kilometro orduko abiadura maximoan ibili dira astearte goizean, 23:00etan (Euskadin 04:00ak zirela) eguneratutako txosten baten arabera. Gainera, urakana 17 kilometro orduko abiaduran mugitzen da.

Lehorrean ez dute alarmarik aktibatu ekaitzaren aurrean. Hala ere, Bermudako agintariei fenomenoaren eboluzioa jarraitzeko esan die Urakanen Zentroak. Meteorologoek iragarri dutenez, denboraldiko bigarren urakana ez da arriskutsua Estatu Batuetako ekialdeko kostan bizi direnentzat eta itsaso zabalean desegingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea