Mundua -

Moskutik hurbil

44 lagun hil dira bidaiari-hegazkin bat erorita, Errusian

Izotz-hockeyko Lokomotive taldea zihoan hegazkina aireratu da eta handik gutxira, sua hartu du eta lurrera erori da. Hegazkinaren helmuga Minsk zen, Bielorrusiako hiriburua.

Errusiako telebista batek grabatutako irudiak. Argazkia: EFE
Errusiako telebista batek grabatutako irudiak. Argazkia: EFE
44 lagun hil dira bidaiari-hegazkin bat erorita, Errusian

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 lagun hil dira Yak-42 bidaiari-hegazkin bat erori ostean Errusiako Yaroslavleko eskualdean, Moskuko iparraldetik 200 kilometrotara, polizia-iturriek jakinarazi dutenez. Hegazkina aireratu da eta, handik gutxira, sua hartu du eta lurrera erori da.

Poliziako bozeramaile batek adierazi duenez, hegazkinean izotz-hockeyko Lokomotiv taldeko 37 kide eta tripulazioko zortzi kide zihoazen. Hockey taldea Minskera zihoan ostegun honetan Dimano taldearen aurka partida bat jokatzera.

Bozeramaile honek baieztatu duenez, hegazkineko lagun bat bizirik atera da. Hala ere, Errusiako Osasun Ministerioaren ustez, bizirik atera direnak bi lagun dira: hockey jokalari bat eta tripulazioko kide bat. Biak larri daude.

Yak-Service konpainiako hegazkina hau 120 bidaiari eramateko gai zen eta Bielorrusiako hiriburua den Minskeko aireportura zihoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea