Itxi

Mundua

COVID-19

Kutsadura kurbetan gorako joera nabarmena da Brasilen eta Indian, OMEren arabera

Agentzia | Erredakzioa

Mundu osoan 461.715 pertsona hil dira COVID-19ak jota, eta 8,7 milioi kasu baieztatu dituzte, Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez.

  • Jair Bolsonaro presidentearen aurkako manifestazioa, Sao Pauloko (Brasil) erdialdean. Argazkia: EFE

    Jair Bolsonaro presidentearen aurkako manifestazioa, Sao Pauloko (Brasil) erdialdean. Argazkia: EFE

Brasilen eta Indian (koronabirusak gehien astindutako bigarren eta laugarren herrialdeak dira, hurrenez hurren) kutsadura kurbetan gorako joera nabarmena da, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) azaldu duenez.

Mundu osoan 461.715 pertsona hil dira COVID-19ak jota, eta 8,7 milioi kasu baieztatu dituzte, MOEren arabera.

Azken 24 orduetan, SARS-CoV-2 birusak eragindako gaixotasunak 6.270 hildako utzi ditu, aurreko egunetan baino mila gehiago gutxi gorabehera.

Dagoeneko 8,7 kasu baieztatu dituzte munduan, bezperan baino 138.926 gehiago.

Peru

MOEren estatistiken arabera, Peru munduan koronabirus kasu gehien dituen seigarren herrialdea da, eta Espainia gainditu du dagoeneko, nahiz eta hilkortasuna askoz txikiagoa izan.

COVID-19ak 7.600 pertsona baino gehiago hil ditu Perun, Espainian 28.000 baino gehiago.

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetan eguneko kutsatze tasarik altuena izan dute (36.617). AEBn 120.000 pertsona hil ditu gaixotasunak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena